Lide Amilibiak "hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek Euskadin duten garrantzia" aitortu du eta Nagusilani zorionak eman dizkio adinekoekin duen 25 urteko konpromisoagatik

LIDE-AMILIBIA-NAGUSILAN-22-11-2021-2.jpg

2021-11-22

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politeketako sailburuorde Lide Amilibiak parte hartu du gaur Nagusilanek Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxeko areto nagusian antolatutako ekitaldian. Amilibiak Jose Ramon Ecenarro eta Josu Cantero Nagusilaneko presidente eta Arabako ordezkariarekin hitz egin du

"Nire miresmena adierazi nahi dut Nagusilanek adinekoekin duen konpromisoagatik", nabarmendu du Gizarte Politiketako sailburuordeak. "Nagusilanek, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko gainerako erakundeek bezala, prozesuak edo zerbitzuak hazi eta hobetu ditu, bere ekintzaren balio nagusia boluntariotza osatzen duten pertsonak direla ahaztu gabe", adierazi du Amilibiak.

Amaitu aurretik, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Plolitiketako Sailak adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko garatzen dituen ekintzak aipatu ditu sailburuordeak, hala nola betiON zerbitzuaren domina gorria. Amilibiak “telelaguntza prediktiboko proiektu pilotu batean lan egiten dugula, teknologia berrien enplegu intentsiboa eskatzen duena eta bakarrik edo leku berezietan bizi diren adinekoei arreta emateko aurrerapen handia ekarriko duena”