2000. urteaz geroztik, Legazpiko liburutegiak ordenagailu-zerbitzua eta interneterako konexioa eskaintzen dizkie legazpiar erabiltzaileei.
IFLAren Manifestuarekin (2002) bat etorriz, liburutegiek eta informazio-zerbitzuek interneterako sarbide librea eskaintzeak komunitateei eta gizabanakoei askatasuna, oparotasuna eta garapena lortzen laguntzen diela ezartzen du. Liburutegiak eta informazio-zerbitzuak funtsezko atariak dira interneteko edukia eskuratzeko. Batzuentzat erosotasuna eta laguntza eskaintzen dute, beste batzuentzat eskuragarri dauden sarbide bakarrak baitira. Baliabideetan, teknologian eta informazioan dauden desberdintasunek sortutako oztopoak gainditzeko bitarteko bat dira.
Hori dela eta, ordutik hona, 16 ordenagailu jarri ditugu Legazpiko liburutegiko erabiltzaile guztien eskura. Ordenagailu eramangarriak eta ordenagailu finkoak edo mahai gainekoak dira. Guztiak interneterako konexioarekin.
Erabilera doakoa da, eta baldintza bakarra eskatzen da: liburutegiko bazkide gisa alta ematea. Era berean, wifi konexioa eskaintzen zaie beren ordenagailu eramangarriarekin edo smartphonearekin hurbiltzen direnei.
Irailaz geroztik, informatika-ekipoen eta wifi sarerako sarbidearen erabilera luzatu da: 2 ordu liburutegiko informatika-ekipoetan eta 3 ordu erabiltzaileek etxetik ekarritako ekipoetan.
Kontsultatu zerbitzuaren baldintzak esteka honetan
Liburutegiko ordenagailuen erabilera denboren aldaketak
Argitalpen-data: