"Liburubila" Euskadiko Liburutegi Publikoetako edukien bilatzailea

Argitalpen-data: 

Liburubila

Liburutegiko katalogoa bezala ezagutzen da.

Katalogoetan, liburuak eta bestelako dokumentuak deskribatuta daude. Liburutegietako bilduma dokumentaletan, egile baten liburuak, izenburu ezagun bat edo fantasiazko filmeak adibidez, bilatzeko ezinbesteko tresnak dira katalogoak.

Urteak dira automatizatuta daudela eta online sarean kontsultak egiteko eskura daudela. Behintzat, erakunde publiko askotako bildumatan.

Eta Legazpiko Udal Liburutegiko bilduma "Liburubila" izeneko bilatzailean bitartez arakatu daiteke. Baita internetez ere. Baina ez hori bakarrik.

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duenez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste udal liburutegietan ere bilatzen du, "eLiburutegian" (formatu digitaleko liburuak) ere, "eFilmen" (online filmen plataforma) ere eta "Liburukliken" (dokumentu analogikoetatik digitalizatu diren ondare bibliografikoko datuak eta dokumentuak dituen biltegian) ere.

Interneten bilaketak egiten ohitu gara. Etxetik, lantokitik, gailu eramangarrien bidez... Eta "Liburubila" liburutegien "Google"-a da, oso intuitiboa eta erraztasunak eskeintzen dizkio erabiltzaileari bilaketa bakarrarekin hainbat datu-basetan sartzeko. Horrek esan nahi du etxetik mugitu gabe eskura daudela sareko liburutegien bildumak, eLiburutegiko epub formatuko liburuak, musika digitalizatua, liburuegian bertan DVD formatoan jaso edo zuzenean ikusi daitezken filmak etab.

Eta hau gutxi balitz, Liburubilan, liburutegiko karneta izanez gero eta erabiltzailea eta pasahitza bat eskuratuz, liburutegiarekin egin dituzun eragiketak dituzu ikusgai: zenbat mailegu dituzun ikusi, dokumentuen bueltatzeko eguna konfirmatu, irakurri nahiko zenuen libururen bat erreserbatu, dokumentuak bueltatzeko epeak luzatu etab.

Hasi bila liburubilan : https://www.liburubila.euskadi.eus/