Lehendakariordeak erakunde guztietan lerrokatutako aurrekontuen inguruan adostasun zabalak lortzeko deia egin du, baita enpresa-aurrerapenak gizarte-kohesioa izan dezan ere.

ASAMBLEA_GENERAL_FVEM_2111101.jpg

2021-11-10

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Metaleko Enpresen Euskal Federazioaren (FVEM) Batzar Nagusian hitz egin du gaur, eta erakunde guztietan lerrokatutako aurrekontuen inguruan adostasun zabalak lortzeko deia egin du. Era berean, elkarrizketa soziala eskatu du, enpresen aurrerabidea gizarte-kohesioarekin batera joan dadin.