Lehendakariak Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran parte hartu du, Legebiltzarreko ikasturteari hasiera emanez

2021-09-16

Iñigo Urkullu lehendakariak, Legebiltzarreko ikasturteari hasiera ematen dion Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran parte hartu du gaur goizean.

Politika Orokorrari buruzko eztabaida goizeko 9: 30ean hasi da, Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiarekin. Haren esku-hartzea lau zatitan egituratu da: lan-eremu guztietan egindakoaren balantzearen laburpena, birusaren aurkako borroka izan da ezaugarri nagusiena; herri-helburuetan izandako aurrerapenaren ebaluazioa; egoeraren diagnostikoa, Euskadi Suspertzeko Estrategiaren oinarriak partekatuz; eta Gobernuaren berehalako jarduera-konpromisoak, proposamen bat eginez inbertsioa lehenesteko, Euskadi garai berrian eraldatzeko.