Lehendakariak Jan Jambon Flandriako gobernuburua hartu du

2021-11-15

Iñigo Urkullu lehendakariak Jan Jambon Flandriako gobernuburua hartu du, gaur goizean, Ajuria Enea jauregian. Flandriako Gobernuaren ordezkaritza, Jan Jambom gobernuburua buru duela, Euskadira etorriko da bisitaldi instituzionala egitera, Euskadik eta Flandriak tradizionalki izan ohi dituzten harremanak estutu eta indartzeko.

Bileraren ondoren, bi presidenteek elkar ulertzeko memorandum berri bat sinatuko dutela aurreikusten da.