Lehendakariak ERT-European Round Table for Industry-ren osoko bilkuran hartu du parte; Europako industria enpresa handiak biltzen dira ERTn  

2021-11-22

Iñigo Urkullu lehendakariak ERT- European Round Table for Industry-k gaur Bilboko Iberdrola dorrean egin duen osoko bilkuran hartu du parte; ERT Europako elkarte bat da, industria enpresa handiak biltzen dituena. Bileraren buru Felipe VI. erregea izan da, eta bertan izan dira Frans Timmermans Europako Batzordearen presidenteordea eta Nadia Calviño Gobernuaren lehen presidenteordea ere.