Larrialdietako zerbitzuek Urbiako zelaietan ondoeza izan duen mendi lasterkari bati lagundu diote

Helicoptero_2021.jpeg

2021-08-20

Gaur, ostirala, arratsaldeko bostetan, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Aizkorri-Aratz parke naturaleko Urbiako zelaietara mobilizatu dituzte, ondoeza izan duen mendi lasterkari bat artatu eta erreskatatzeko. Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak hurbildu dira iristeko zaila zen lekura, eta mendizalea hartu eta Zumarragako futbol-zelaian utzi dute. Bertan zain zuen anbulantziak eraman du ospitalera.

Gaur arratsaldeko bostak aldera, larrialdiak koordinatzeko SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin du Aizkorri-Aratzeko parke naturalean, Urbiako zelaietan (Gipuzkoa), mendi lasterkari batek zailtasunak zituela, zorabiatuta eta goragalea baitzituen. Mendizaleak, 46 urtekoak, ezin zuen aurrera jarraitu iristeko zaila zen leku batean.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali ditu lekura, eta mendizalea zegoen lekuan artatu eta erreskatatu dute. Mendi lasterkaria egonkortu ondoren, Ertzaintzaren helikopteroak Zumarragako futbol-zelaira eraman du, eta bertan zain zuen Osakidetzaren anbulantzia batek eraman du gizona ospitalera.