Larrialdietako zerbitzuek Gorbean galdu den mendizale bat erreskatatu dute

2021-07-18

Gaur, igandea, arratsaldeko ordu biak aldera, Euskadiko larrialdietako zerbitzuak Gorbeara mobilizatu dira, Arabako isurialdean, Bañadero inguruan, galduta zebilen mendizale bat erreskatatzera. Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak hurbildu dira adierazitako lekura, eta onik aurkitu eta erreskatatu dute galduta zebilen mendizalea.

 Gaur arratsaldeko ordu biak baino lehentxeago, larrialdiak koordinatzeko SOS Deiak 112 zerbitzuan mendizale baten deia jaso dute laguntza eskatuz. Mendizaleak adierazi du galduta zebilela Bañadero inguruko baso batean, Gorbeako Arabako isurialdean. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali ditu lekura, eta onik aurkitu dute galduta zebilen mendizalea. Osasun-laguntzarik behar ez zuen gizona, 36 urtekoa, helikopteroak erreskatatu eta Ertzaintzaren beste baliabide bat zegoen lekura eraman du, eta honek lagundu dio gizonari autoa utzita zuen lekura.