Lanbidek hitzarmena sinatu du Bizkaiko Aldundiarekin langabeen laneratzea errazteko (Gobernu Bilera 2021-11-16)

fotoconsejo.jpg

2021-11-16

Jaurlaritzaren Kontseiluak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onartu du, langabeen laneratzea errazteko proiektuak egiteko. Honako hauen bidez jarriko da abian: Bizkaiko Metal Enpresen Federazioa, GAIA Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea, ACLIMA Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterra, ERAIKUNE-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra eta CLUAE Euskadiko Elikaduraren Klusterra.

Zehazki, Lanbideren AukerabeRRi programetara eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 3R enpresara bideratutako baliabideen eraginkortasun handiagoa lortzeko asmoz abiaraziko da. AukerabeRRi urtarrilean onartu zuen Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak. Krisian dauden sektoreetatik datozen pertsonak birkualifikatzeko eta birkokatzeko urte hau zabaldu ondoren, metalaren sektorearekin hasi zen eta berriki pandemiak asko zigortutako sektoreetara zabaltzea erabaki da, hala nola manufaktura-industriara, handizkako eta txikizkako merkataritzara, ostalaritzara, finantza- eta aseguru-jardueretara eta bidaia-agentzietara.

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren iritziz, erakundeen artean eta enpleguaren arloan lan egiten duten eragile guztiekin ahaleginak eta baliabideak koordinatzea da helburua, langileak birlaneratzea lortzeko, haien gaitasunak eta trebetasunak enplegu-aukera berrietara egokituta.

Hitzarmen honen bidez, Lanbidek AukerabeRRi lantaldea jarriko du proiektuaren eskura. Lantalde horrek 12 orientatzaile-prospekziogile izango ditu. Bere eginkizunen artean, honako hau nabarmentzen da: birkualifikazio- eta birkokatze-programara gonbidatzea, proiektuan parte hartzen duten pertsonak identifikatuz eta erakarriz, batez ere industria-sektorean kaleratze kolektibo garrantzitsuak dituzten (azpi) sektoreetako pertsonak eta krisian dauden sektoreetan (ostalaritza, merkataritza eta turismoa) langabezian dauden pertsonak. Era berean, orientazioaz arduratuko dira, parte-hartzaile bakoitzaren profila ezarriz, eta prestakuntza-ekintzak ekar ditzakeen gizarteratze-ibilbide pertsonalizatua diseinatuko dute.

Jarduketa horiek egiteak ez dio gastu gehigarririk ekarriko Lanbideri. AukerabeRRi lantaldeko langileak erakunde autonomo horretako langileak dira, eta haien soldata-kostuak aurreikusita daude aurrekontuan.