Lan-kontratuen komunikazioak Contrat@ aplikazioaren bidez

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Enpresei, erakundeei eta elkargokide profesionalei gogorarazten diegu kontratuen jakinarazpenak, aldaketak, zuzenketak, baliogabetzeak, subrogazioak, luzapenak, deiak, ordu osagarriak eta urrutiko lan-akordioak, DERRIGORREZ Contrat@ aplikazioaren bidez komunikatu behar direla.

Ezinezkoa bada, epea amaitzeagatik, edo aplikazioan akats bat sortu delako, gure On-Line Aholkularitzaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez eskatu behar da.

Ez dira bideratuko ZUZENEAN edo Lanbideren enplegu-bulegoetan aurrez aurre egiten diren jakinarazpen-, aldaketa-, zuzenketa-, baliogabetze- eta subrogazio-eskaerak, ez eta kontratuen jakinarazpenarekin zerikusia duen beste izapideren bat ere.

Hori guztia, honako araudi hau aplikatuz: 14/2000 Legea, abenduaren 29koa, lan-kontratuen eta haien luzapenen kopia sinatua erregistratzeko betebeharra ezabatzen duena, eta horren ordez kontratuaren edukia jakinarazteko betebeharra. 1424/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, kontratuen komunikazioak jasotzeko Enplegu Zerbitzu Publikoetan erregistro telematikoak sortzeari buruzkoa. Agindua, 2015eko azaroaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015/11/25eko EHAA, EAEren eremuan lan-kontratuen edukia eta horien oinarrizko kopiak elektronikoki jakinarazteko prozedura egokitzen duena.

Era berean, honako hau gogorarazten da: urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoek, erakundeek eta elkargokide profesionalek, administrazio publikoekin harremanak izan behar dituzte baliabide elektronikoen bidez, derrigorrez.