Kultura sailburuorde Andoni Iturbek Portugaleteko 46. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurkezpenean parte hartu du

Argitalpen-data: 

Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak Portugaleteko Nazioarteko 46. Folklore Jaialdiaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Gaurko aurkezpenean, Kultura sailburuordearekin batera, Mikel Torres Portugaleteko alkatea, Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia eta Elai Alaiko ordezkariak izan dira.

Iaz ezin izan zen Jaialdia egin, baina antolatzaileek azaldu dutenez, aurten "ilusio eta ahalegin guztiarekin" itzuliko da. Aurtengo edizioan, Irlanda, Peru, Polonia eta Senegalgo Folklore taldeek hartuko dute parte. Guztiek, Peruk izan ezik, Portugaleteko Nazioarteko Jaialdian parte hartu dute behin gutxienez, eta ez dute zalantzarik izan berriro parte hartu eta antolatu diren ikuskizunetan beren tradizioak erakusteko. Programazioari dagokionez, jaialdia hilaren 19tik 22ra bitartean egingo da Portugaleteko La Canilla pasealekuan, 21: 30etik aurrera. Hilaren 19an inaugurazio ekitaldia egingo da eta bertan talde guztiek parte hartuko dute. Hilaren 20an eta 21ean binaka igaroko dira taldeak Canillako agertokitik eta uztailaren 22an Elai Alai izango da jaialdia itxiko duen ikuskizuna eskainiko diguna.

Informazio gehiago hemen.