Kultura sailburuorde Andoni Iturbek GETXOPHOTO 2021-en aurkezpenean parte hartu du

2021-07-13

Kultura sailburuorde Andoni Iturbek GETXOPHOTO 2021-en aurkezpenean parte hartu du gaur. Jaialdiaren 15. edizioa irailaren 2tik 26ra bitartean egingo da. GETXOPHOTO 2007an jaio zen Begihandi elkartearen eskutik, eta bere helburuak berdinak izaten jarraitzen dute: herritarrei eragiten dieten interes orokorreko gaien inguruko elkarrizketa bat proposatzea gizarteari; elkargunerako eta elkarren onarpenerako espazio publikoa berreskuratzea, eta ezohiko formatuen, euskarrien eta erakusketa guneen (fisikoak zein digitalak) esplorazioaren aldeko apustua egitea. Hori guztia, kontu handiz egindako nazioarteko egitarau batekin. Urte hauetan guztietan, jaialdiak 250 artista baino gehiagoren lana erakutsi du, horietariko asko nazioartean ospea dutenak (Zanele Muholi, Martin Parr, Alessandra Sanguinetti, Cristina de Middel, Pieter Hugo, Paul Fusco, Simon Norfolk, Erik Kessels eta Michael Wolf, besteak beste).  

Aurtengo edizioko egitaraua hiru arlo nagusitan egongo da egituratuta: erakusketak, online egitaraua eta egitarau parte-hartzailea. GETXHOPHOTOK espazio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta, beste edizioetan bezala, erakusketa gehienak aire zabalean antolatuko ditu. Hogei bat erakusketa izango dira, aurtengo gaiaren inguruan arituko direnak. 

Informazio gehiago hemen