Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken deialdia egin da (Gobernu Bilera 2021-7-27)

fotoconsejo.jpg

2021-07-27

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2021-2022rako deialdia; zenbateko osoa 144.000 eurokoa da. 

Guztira zortzi beka deituko dira, honako modalitateetan: Europako gaiak (4); kanpoko euskal komunitatea (2); eta kanpo-harremanak (2).

Europako gaietako beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.
  • Bi bekak Euskadik Europar Batasunean duen ordezkaritzan, Bruselan.

Kanpoko euskal komunitatearen alorreko beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.

Kanpo-harremanetako beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:

  • Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira (bakoitza), eta 16.000 eurokoak jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan.