Josu Zubiaga Segurtasuneko Sailburuordeari elkarrizketa egin diote Radio Euskadin

2021-03-30

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadiko El Boulevard saioan, eta, besteak beste, asteburu honetan Errealak eta Athleticek jokatuko duten eta, irabazten duenak irabazten duela ere, taldean egingo ez diren ospakizunez hitz egin du.

Sailburuordeak gaur goizean adierazi du ez dela ospakizun ofizialik izango une hauetan bizi dugun pandemia-egoera dela-eta. Zaletuek ospatzeko gogoa izatea ulertzen duen arren, arduraz eta arretaz jokatzeko eta indarrean dagoen araudia errespetatzeko eskatzen du familiartekoekin eta adiskideekin leku itxietan elkartzeko unean, eta garaipena etxean balkoietatik ospatzeko.