Josu Erkorekak gaitzetsi egin ditu atzo Donostiako Alde Zaharrean gertatutako istilu onartezinak, eta zaurituei elkartasuna adierazi die eta Ertzaintzaren jarduera babestu du

2021-01-21

Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak irmotasunez gaitzetsi ditu atzo Donostian elkarbizitza urratu zuten eta txikizioak eragin zituzten ekintzak. “Guztiz onartezinak dira Udaltzaingoak eta Ertzaintzak atzo jasan zituzten jazarpena eta erasoak” adierazi du.

Alde horretatik, sailburuak azaldu duenez, “Ertzaintzaren jardueran foamezko bolak erabili ziren, eta une horretan inguratuta zeuden udaltzainei laguntzeko esku hartu zuen”.
Sailburuak “babesa eta elkartasuna” adierazi die bi polizia-kidegoei, eta azkar osatzeko opa nahi izan die istiluetan zauritu ziren 8 agenteei eta beste bi pertsonari.

Horrez gainera, Josu Erkorekak esan du “guztiz ulertezina” dela “euskal gizartea bezalako gizarte aurreratu, garatu eta heldu batean oraindik ere hainbat kolektibok osasun publikoaren arloko arauak bete nahi ez izatea eta herritar guztien osasuna arriskuan jartzea”.