Josu Erkoreka: "Kezkatu egiten naute milaka lagunen irudiek, osasun-neurriak errespetatu gabe eta ezin konta ahala zuhurtasun-mezuei jaramonik egin gabe"

Erkoreka_6.jpg

2021-04-01

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, bere sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean, esan du atsekabetuta dagoela Athleticeko eta Errealeko milaka zale bildu diren egun hauetako irudiekin, osasun neurriak errespetatu gabe eta zuhurtzia mezuei jaramonik egin gabe. Zentzu horretan, "Osasun egoera oraindik larria da, pertsona asko hil dira Covid-19aren ondorioz, eta beste milaka ari dira haren ondorioak pairatzen", gaineratu du.

Azkenik, Josu Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak badakiela une "gogorra dela eta nekatuta gaudela, baina inoiz baino beharrezkoagoa da azken ahalegin bat egitea. Ulertzen dugu un berezi honen zirrara Athletic eta Real Sociedad taldeen zaleentzat, baina gogoratu: Kopa hau etxean geratzen da. Ospa ezazu erantzukizun indibidual eta sozialarekin".