Lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzen aurkezpena

Argitalpen-data: 

Euskal enpresek Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021ean eskainiko dituen laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko dute egingo diren jardunaldi telematikoren bitartez. Aurkezpen horietan, kasuan kasuko sailburuordeek programa hauen inguruko xehetasun guztiak emango dituzte: I+G, Teknologia, Ekintzailetza, Energia, Industria, Nazioartekotzea, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena, Lehen Sektorea, Elikadurako Industria eta Jasangarritasuna.

Otsailaren 26an, 10:00etatik 12:00ak arte, Nekazaritza sailburuorde Bittor Orozek hizpide hartuko ditu lehen sektorerako, elikadura industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak. Programa horiekin lortu nahi dena da elikagaien produkzioa handitzea Euskadin eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanaz landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.

Eusko Jaurlaritzak 654,1 milioi euroko aurrekontua du Euskadiren ekonomia berraktibatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko. Aurrekontu horren % 40 (268,1 milioi) I+G+B-ko politiketara bideratuko da.

Gainera, 65 laguntza-programa eskainiko dira euskal ETEen lehiakortasuna hobetzeko 432,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta aipatzekoa da, Covid-19aren ondorioz, programa berri bat abiaraziko dela industriaren dibertsifikaziorako eta reshoringerako.

IZENA EMATEAK