Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa ETBko "Egun on, Euskadi" saioan

2021-02-18

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua ETBko “Egun on, Euskadi” saioan izan da gaur goizean. Elkarrizketan, Hezkuntza arloari eta berak zuzentzen duen Sailari dagozkion hainbat gaiz aritu dira solasean, bizi dugun pandemia egoerak markaturikoak gehien bat, hala nola, aurrez aurreko eskolen garrantziaz eta helburu horri eusteko egiten ari den ahaleginaz; irakasleen txertaketaz; eskola kirolaz; Haurreskolak Partzuergoko haur/hezitzaile ratioaz, edo Europako Next Generation funtsez, besteak beste.