Jaurlaritzaren Kontseiluak 2022ko lan-egutegia onartu du, eta irailaren 6a jaieguna izango da (Gobernu Bilera 2021-5-4)

fotoconsejo.jpg

2021-05-04

  • Juan Sebastian Elkano buru zela Lurrari egindako lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatuko da horrela 

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadirako 2022ko lan-egutegia onartu du gaur, eta ohiko jai"egunei irailaren 6a erantsiko die, Juan Sebastián Elkano Getariako marinela buru zela munduari egindako lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko. 

Ospakizun horrek Juan Sebastián Elkano Fundazioaren bermea du. Fundazio horrek egiaztatu du 1522ko irailaren 6a dela Gipuzkoako itsasgizona lurra inguratu ondoren Victoria itsasontzian Sanlucar de Barramedako portura (Cadiz) iritsi zela jakinarazten duen oharrean agertzen dena. Jaiegun horrek abenduaren 25a ordeztuko du; igandea denez, ez baita laneguna egun hori. 

Euskadiko lan-egutegiak 2022an izango dituen hamabi jaiegunak honako hauek izango dira:

  • Urtarrilak 1 (Urteberria)
  • Urtarrilak 6 (Erregeak)
  • Apirilak 14 (Aste Santua)
  • Apirilak 15 (Aste Santua)
  • Apirilak 18 (Aste Santua)
  • Uztailak 25 (Santiago)
  • Abuztuak 15 (Andra Mari eguna)
  • Irailak 6 (Elkano eguna)
  • Urriak 12 (Jai Nazionala)
  • Azaroak 1 (Santu Guztiak)
  • Abenduak 6 (Konstituzioaren eguna)
  • Abenduak 8 (Sorkundez Garbia)

 

Egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalek eta aldundiek dekretatu beharrekoak.