Jaurlaritzak zenbait sailen egitura berria onartu du (Gobernu Bilera 2021-2-23)

fotoconsejo.jpg

2021-02-23

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu ditu honako sail hauen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duten dekretuak: Ekonomiaren Garapena, Iraunkortasuna eta Ingurumena; Ekonomia eta Ogasuna; Hezkuntza; eta Kultura eta Hizkuntza Politika. Dekretu horiek onartuta, Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako bere egitura berria osatzen ari da. Hain zuzen ere, Osasun Sailari dagokion egitura baino ez dago onartzeko. 

Gaur onartutako dekretuak lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretutik eratortzen dira. Dekretu horren bidez, sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak zehazten dira.