Jarduera fisikorako onuragarriak diren zortzi inbertsio

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Jarduera fisikorako onuragarriak diren zortzi inbertsio

Duela gutxi, euskarazko argitalpen baten berri eman genizuen: Pertsona aktiboagoak mundu osasuntsuago baterako, OMEren 2018-2030 jarduera fisikoari buruzko ekintza plan globalaren itzulpena. 

Oraingoan, bigarren itzulpena aurkeztu nahi dizuegu: ISPAHren (International Society for Physical Activity and Health) Jarduera fisikorako onuragarriak diren zortzi inbertsio.

Dokumentu hau eta zuen interesekoak izan daitezkeen beste hainbat, Mugiment egitasmoko webgunean dituzue eskuragarri baliabideen atal berrian, eta ISPAHren webgunean ere bai.

Momentu honetan hirugarren eta azken dokumentuaren itzulpena bukatzen ari gara: OMEren Jarduera fisikoaren eta jarrera sedentarioen inguruko gidalerro berriak. Datozen asteotan izango dugu.

ISPAHri eskerrak eman nahi dizkiogu itzulpen hau egiteko eskainitako laguntzagatik.