Ireki da izena emateko epea Consumópolis16 eskola-lehiaketan

1448961531_consumopolis.jpg

2021-03-11

“Zaindu zure planeta kontsumo arduratsuago batekin, ausartzen zara?” da Consumópolis lehiaketaren hamaseigarren edizioaren lema. Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 9tik 2021eko maiatzaren 21era.

Aldi honetan, fase bakar batean garatuko da lehiaketa, pandemiaren ondorioz ezarritako osasunerako prebentzio-neurrietara egokitzeko.

Parte-hartzaileek modu kontziente, kritiko eta solidario batean hausnarketa bat egingo dute kontsumo arduratsuaren inguruko hainbat alderdiri buruz.

Parte hartzeko hiru maila daude: 

  • maila: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak
  • maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak
  • maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak

Parte hartzeko talde bat eratu behar da, 5 ikaslek osatua, zeina ikastetxeko irakasle batek koordinatuko duen. Arduradun horrek taldearen edo taldeen erregistroa egingo du zuzenean webgune honetan: www.consumopolis.es.

Parte-hartzaileek erronka bati egin beharko diote aurre, taldetan. Consumópoliseko hiri birtuala zeharkatzean datza erronka, hainbat proba ludiko eta pedagogiko gainditzeko helburuz.

Consumópolis lehiaketaren deialdia Kontsumo Ministerioak egiten du, eta autonomia-erkidegoekin lankidetzan garatzen da. Bere historian zehar lehiaketa honek kontsumo arduratsuaren eta bizi-kalitatearen hainbat alderdiri heldu izan die, eta ikastetxeetako ikasleen parte-hartzea sustatzea da bere asmoa.

Informazio gehiago Consumópolis16 lehiaketako oinarriei eta jarraibideei buruz, webgune honetan: Kontsumobide