Informazio oharra: AstraZenearen bigarren dosia (60 urte baino gutxiagokoentzat)

2021-05-21

AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherako funtsezko kolektiboei COVID-19 txertoaren bigarren dosia emateari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak honako hau adierazi nahi du:

  • Euskadi datorren astean hasiko da hitzorduak eskaintzen Pfizerren txertoak emateko bigarren dosiak jaso behar dituztenei.
  • Eta AstraZenecaren bigarren dosia eskatzeko aukera betetzen dutenek, aldez aurretik baimen informatua emanda, beste agenda batean sartuko dira bigarren dosia jasotzeko, baldin eta horretarako dosirik badago.

Osasun Sailak logistikaren eta zitazio-prozesuaren berri ematen jarraituko du datozen egunetan.