Iñaki Arregi bekaren 2021eko deialdia erabakita, bi ikerketa-egitasmo lagunduko ditu UEMAk

Argitalpen-data: 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen 2021eko beka-deialdira zortzi proposamen aurkeztu dira. Epaimahaiak guztiak aztertu ondoren honako hauek saritzea erabaki du:

  • Herri euskaldunak diseinatzen. Eragin linguistikoaren manuala arkitekturan eta hirigintzan. Egilea: Saioa Zuazubiskar.
  • Euskal gazte hiztunen hizkuntza-autoestimua: faktoreen analisia eta egoera iraultzeko proposamena. Egileak: June Furundarena, Leire Sanchez eta Jon Izeta.

Bekaren oinarrietan zehaztu bezala, ikerketa bakoitzak 6.000 euroko laguntza jasoko du lanak garatzeko, eta saridunek 12 hilabeteko epea izango dute ikerketaren emaitza idatziz aurkezteko.

Epaimahaia osatu dute Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Kontseiluaren eta UEMAren ordezkari banak.

Informazio gehiago: https://www.uema.eus/2021/11/17/euskararen-erabilera-areagotzeko-arkitektura-eta-hirigintza-gidak-eta-hizkuntza-autoestimua-ikertzeko-eta-lantzeko-proposamenak-jasoko-dute-inaki-arregi-beka/