Ihobek ekodiseinuari, birmanufakturazioari eta metalen, plastikoen eta mineralen ekonomia zirkularrari buruzko 26 proiektu ekoberritzaile sustatzen ditu

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Ihobe sozietate publikoaren laguntza jasoko duten 26 proiektuak 2020ko “Ekonomia Zirkularreko Ekoberrikuntza Programaren” deialdira aurkeztutako 58 proiektuen artean hautatuak izan dira. 

ihobe-1.png

 Proiektu horiek gauzatzearen bitartez itxaroten diren emaitzen artean dago, besteak beste, urte betean zazpi mila pertsonek (beste modu batera esanda, Muskizko, Lekeitioko edo Aretxabaletako herritar kopuruak) sortuko luketen berotegi efektuko gas emisioak gutxitzea.

 Ekonomia zirkularreko industria proiektu berritzaile horiek Euskadin 2014. urtetik aurrera martxan jarri ziren antzeko 147 proiektuei gehitzen zaizkie, eta hori guztia, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) batera finantzatutako  laguntzen programari esker.

 2020ko deialdiko proiektuen % 69 materialak eta gainerako produktuak aurrezteari buruzkoa da. “Produktuei” buruzko kapituluan ekipamenduen eta osagarrien ekodiseinuko bost proiektu eta birmanufakturako eta negozio eredu zirkularretako hiru proiektu aurkeztu dira. “Materialen” apartatuan sei proiektu aukeratu dira, eta horiek, metalaren zirkulartasuna gehitzeko, material kritikoak lantzeko eta eskuragarri dauden teknikak hobetzeko dira; hiru plastikoei buruzkoak eta sei mineralei eta eraikuntza materialei buruzkoak. Gainera, kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko hiru proiektu aukeratu dira baita ere.

 Aipatzekoak dira produktuen diseinua edo iraunkortasuna hobetuko duten proiektuak, besteak beste, Arabako Zayer eta Zigor enpresek, Gipuzkoako CAF, Ekide, Hre Hidraulic eta Ekonek enpresek edo Bizkaiko Emica Bombas eta Vibacar enpresek egingo dituztenak. Metalen alorreko proiektu ekoberritzaileen artean daude ACB Sestao, Befesa Aluminio, Furesa eta Stadler enpresek sustatutakoak. Cikautxo, Akt Plásticos eta Plastigaur enpresak plastiko zirkularren berrikuntzan dihardute eta Euskatfund, Hormor, Krosaki Amr Refractarios, Lezama Demoliciones, Nutec Procal eta Sociedad Financiera eta Minera enpresek mineralen proiektu berritzaile zirkularrak sustatzen dituzte. Lurzoruak konpontzeko teknologia berritzaileak garatzen dituzte Afesak eta Teknimap-Talantia partzuergoak, eta Ternua Import Arrasatek Europar Batasuneko ehun jasangarrien estrategia jorratzen du Wearcycle proiektuaren bitartez. 

 “Laguntza horien xedea euskal enpresen proiektu ekoberritzaileak diseinatzea eta proiektu horiek martxan jartzea sustatzea da, horiei esker ekonomia zirkularreko ereduetan oinarritutako industria sarea eraikitzeko eta Euskadin 2050erako ezarritako karbono neutraltasuneko helburuak lortzeko” adierazi du Alexander Boto Ihobeko zuzendariak.

 

2021ean martxan jarriko diren proiektu batzuetan hauek egingo dira: iman sinterizatuak modu automatizatuan banatzea, birmanufakturatzeko piezen manipulazioa eta diagnostikoa automatizatzeko ikusmen artifizialean oinarritutako tresnak sortzea eta industria jardueran sortutako partikula hodeiak detektatzeko eta deuseztatzeko sistema sortzea.

 Lortu nahi diren emaitzak

 Proiektu horien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, ingurumenekoa eta merkataritzakoa egiaztatzen bada, hiru urteko epean honako emaitzak lortzea espero da:

 

  • Urtean berotegi efektuko gasen 63.500 tona deuseztatzea (7.300 pertsonek urtean sortuko lituzketen emisioen baliokidea).
  • Horri esker, zabortegietara urtean 475.000 zabor tona bidaltzea ekidingo da.
  • Urtean 114 milioi euro gehiago fakturatzea.
  • 19 negozio lerro berri martxan jartzea.

 

Ihoberen 2019ko “Ekonomia zirkularreko berrikuntza programaren” bidez lagundutako proiektuen zerrenda