Idoia Mendia lehendakariordeak sektorearen egoera aztertu du Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioarekin

METAL_2104193.jpg

2021-04-19

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) ordezkariekin bildu da gaur, sektorearen egoera aztertzeko.

Gloria Mugica Lanbideko zuzendari nagusiarekin batera, Tamara Yagüe FVEMeko presidentearekin eta Lander Arteche eta Begoña San Miguel presidenteordeekin bildu da Mendia Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan.

Astelehen honetako bilera lehendakariordeak eragile ekonomiko eta sozial guztiekin egin dituen topaketen parte da. Kasu honetan, funtsezko sektorea da, Sailaren lan-ildoak kontrastatzeko eta bere politikak eraginkorragoak izatea ahalbidetuko duten ekimenak partekatzeko.