Hondarribia, larrialdietako zerbitzuek ondoeza izan duen igerilari bat erreskatatu dute Jaizkibelgo itsaslabarrean

2021-06-14

Ertzaintzaren helikoptero batek 23 urteko gazte bat erreskatatu du gaur, igandea, arratsaldean, Jaizkibelgo itsaslabarrean itsasoan igerian ari zela ondoeza izan ondoren.

Arratsaldeko bostak aldera partikular bat SOS Deiak 112 larrialdietako telefonoarekin harremanetan jarri da Jaizkibelgo itsaslabarrean gizon bat ondoezik zegoela esanez. Dirudienez, itsasoan igerian ari zenean zorabiatu egin da, eta lehorrera atera ahal izan da inguruan zeuden pertsona batzuek lagunduta.

Berehala mobilizatu dituzte adierazitako lekura larrialdietako baliabideak, eta, azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak eta mendiko talde batek erreskatatu dute biktima, eta gero ospitalera eraman dute.