Hirugarren negozizazio bilera (bideokonferentzia bidez) ELKARREKIN PODEMOS+IU legebiltzar taldearekin, 2021eko EAEko aurrekontuari buruz

2021-01-16

 

EUSKO JAURLARITZAK 97 MILIOI EUROKO INPAKTUA DUTEN PROPOSAMENAK EGIN DIZKIO ELKARREKIN-PODEMOSI 2021eko EUSKADIKO AURREKONTUAK BABES DITZAN

2021/01/16

 

Eusko Jaurlaritzak hirugarren eskaintza egin dio Elkarrekin Podemosi 2021erako EAEko aurrekontuak babestu ahal izan ditzan. Eskaintzaren inpaktua 92 milioi eurokoa da, eta osasunaren, zaintzaren, berdintasunaren eta genero-indarkeriaren, gizarte-babesaren eta -inklusioaren, hezkuntzaren, etxebizitzaren, enpleguaren, ingurumenaren eta energia-efizientziaren arloetan izango luke eragina. Horrez gainera, 5 milioi euroko konpromisoak hartu dira 2022rako. Politika batzuk indartzeko eta beste batzuk bizkortzeko aurrekontu-konpromisoa adierazten duten eskaintza horiez gainera, Jaurlaritzak beste hainbat konpromiso ere hartu ditu etxebizitzaren, ekonomiaren, fiskalitatearen eta energiaren arloetan. Talde moreari egindako eskaintzak gastu errealaren % 12,2ko igoeran eragitea ekarriko luke, koalizioak Legebiltzarren duen “pisua” % 8koa izan arren.

 

Jaurlaritzak egindako proposamenek ikuspegi bideragarria eta Jaurlaritzaren eskumenen esparrukoa, errealista eta aurrekontuaren erabilgarritasunaren araberakoa adierazten dute eta politika publikoetara eta ekintza zehatzetara bideratutako gastu-partida jakin batzuk hobetzen dituzte. Horrez gainera, Jaurlaritzak ahalegina egin du konpromiso politikoago batzuk eskaini ahal izateko bere eskumen-esparruan, helburua izanik, beti esan izan den bezala, euskal gizartearentzat zaila den une honetan babes zabalagoak lortzea, nahiz eta gehiengo osoak ematen duen babesa baino gehiagoren beharrik ez izan.

 

Elkarrekin Podemosek eskertu eta aitortu egin du Jaurlaritzak eurentzat garrantzitsuak diren esparruak jasotzeko egin duen ahalegina, bai eta aurrekontuaren gastu errealaren igoeran % 12,2 eragiteko ahalegina (770M/€) egin izana ere, ondo asko jakinda, “ikuspegi aritmetikotik”, haiek erabilitako hitzen arabera, ez direla beharrezkoak. Hala eta guztiz ere, koalizioak ez du Eusko Jaurlaritzaren eskaintza onartu.

 

 

Hauxe da laburpena:

 

OSASUNA-OSAKIDETZA

 

  • 20M/€:
    • Lehen Mailako Arretaren Estrategiaren ezarpena indartzea, antolaketan dagozkion aldaketak eginda.
    • COVID-19 birusari aurre egiteko txertaketa-kanpaina indartzea.
    • ZIUak indartzea.
    • Gastu orokorrak.
  • 3M/€ Osakidetzako inbertsioetarako.

 

PERTSONEN ZAINTZA, BERDINTASUNA ETA GENERO-INDARKERIA

 

  • Zaintzaile ez-profesionalei arreta emateko estrategia abian jartzea: 1M/€.
  • Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko neurriak indartzea eta, bereziki, Euskadiko epaitegietan genero-indarkeriaren biktimei laguntza emateko Zurekin Programa hedatzen jarraitzea.1,4M/€.

 

HEZKUNTZA

 

  • 0 urtetik 3 urtera bitarteko hezkuntza orokortzeko eta dohainik izateko bidean aurrera egitea. 2M/€-ko igoera Haurreskolak partzuergoarentzat.
  • 2M/€ gehiago 2019-2023 aldirako Hezkuntza Azpiegituren Planerako, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren egoeraren ondorio diren atzerapenak gaindituta.
  • 1M/€-ko igoera Hezkuntzaren digitalizaziorako inbertsioetan.

 

ETXEBIZITZA

 

  • % 10eko igoera (8,5M/€) etxebizitza-prestazioetan (EPE/EPO), hilean gehienez 275 eurora arte.
  • Etxebizitzaren Legearen araudi bidezko garapena amaitzea, eta, bereziki, Etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren dekretua onartzea, abian jarri ahal izateko beharrezko aurrekontu-aldaketak eginda.
  • Prezioak kontrolatzeko sistema bat abian jartzea alokairu pribatuaren prezioak arautzeko Estatuan ezarriko den araudiak horretarako aukera ematen duenean, eta Elkarrekin-Podemos legebiltzar-taldeari aurretik ematea gai horretan har daitezkeen erabakien berri.
  • 2021eko abenduaren 31ra arte luzatzea COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorio diren zaurgarritasun-egoera ekonomiko eta sozialei aurre egiteko etxebizitza libreen alokairuak ordaintzeko laguntzak (1M/€)

 

 

ENPLEGUA ETA INDUSTRIA

 

  • ABEEEn indarraldia luzatuz gero, nolabait ere bermatzea Eusko Jaurlaritzak laguntza osagarrien iraupen-aldiaren amaierara arte mantenduko dituela laguntzak. 27M/€.
  • Turismoari eta ostalaritzari laguntzeko plan zehatza: 17,7M/€.
  • Kulturaren sektoreari laguntzeko programa: 1,5M/€.

 

INGURUMENA ETA ENERGIA-EFIZIENTZIA

 

  • Autokontsumorako energia berriztagarriak sustatzea.
  • Energia biltegiratzearen arloko proiektu berritzaileak. 2M/€.
  • Eraikinetan Energia Birgaitzeko Programarako gutxienez 11M/€ exekutatzeko konpromisoa (3M/€ gehiago).
  • 2021eko ekitaldian esplorazio- eta/edo ikerketa-baimenetarako eskabide berriak ez egitea.
  • Erdira murriztea SHESAren aurrekontu-zuzkidura (6,8M/€-tik 3,326M/€-ra).

 

 

GIZARTE-BABESA ETA -INKLUSIOA

 

  • Migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko euskal sistema garatzea eta ezartzea, Eusko Legebiltzarrak onartutako ebazpenei jarraituz.

 

EKONOMIA

 

  • Uztailaren 15a baino lehen planteatzea EZKOren esparruan fiskalitate berdearekin erlazionatutako zerga berriak hitzartzeko eta/edo ezartzeko aukerari buruzko txostena egitea; txosten horrek egungo zerga-pizgarrien ebaluazioa eta analisia ere barne hartuko lituzke.
  • Uztailaren 15a baino lehen planteatzea, EZKOn erreforma fiskalari buruz 2021ean egingo den eztabaidan, diru-sarrera txikienak dituzten familiak eta pertsonak arintzeko neurriak (salbuetsitako gutxienekoa, deklaratzeko betebeharra, etab.).
  • Finantzen Euskal Institutua birformulatzea kreditu ofizialaren institutu moduan, finantzazio publikorako tresnen kudeatzaile gisa duen zeregina sendotzeko ekonomia produktiboaren alde, eta Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeari dagozkion arau-xedapenak onartu aurretik emango zaio horren berri.

 

 

ELKARREKIN PODEMOSi ESKAINITAKO 2021eko AURREKONTU AKORDIOAREN INPAKTUA

 

2021

2022

Osasuna

 

 

Osakidetza kontratu-programa

     20.000.000  

 

Osakidetza inbertsioak

       3.000.000  

 

 

     23.000.000     

 

Zaintza, berdintasuna eta genero-indarkeria

 

 

Genero-indarkeriaren arloko epaitegiak egokitzea (*)

          850.000  

1.000.000

Elkarrekin Zaintzen Plana

       1.000.000  

 

ZUREKIN

       500.000  

 

 

       2.350.000  

 

Hezkuntza

 

 

Haurreskolak partzuergoa

       2.000.000  

 

Inbertsioak azpiegituretan (*)

       2.000.000  

2.000.000

Inbertsioak digitalizazioan (*)

       1.000.000  

2.000.000

 

       5.000.000  

 

Etxebizitza

 

 

Igoera EPE/EPO % 10

       8.450.000  

 

 

       8.450.000  

 

Enplegua eta industria

 

 

ABEEE osagarria (otsaila-maiatza)

     27.000.000  

 

Ezohiko laguntzak turismorako eta ostalaritzarako

     17.700.000  

 

Kulturaren arloko agenteentzako laguntzak

       1.500.000  

 

 

46.200.000

 

Energia

 

 

Autokontsumoko energia berriztagarriak sustatzea

2.000.000

 

Energia biltegiratzeko proiektuak

2.000.000

 

Eraikinetako energia birgaitzea

3.000.000

 

 

7.000.000

 

 

 

 

GUZTIRA

    92.000.000  

5.000.000

 

GUZTIRA

 

97.000.000