Hasi da Hezkuntza arloko langileen txertaketa

2021-02-26

Gaur hasi da Hezkuntza arloko langileen txertaketa Euskadin. Osasun Sailak zehaztutako eran, txertaketa Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko profesionalekin hasi da, bai eta eskola-jantokietako begiraleekin ere. Guztiak, 55 urtetik beherako langileak.

15.000 lagun inguruk osatzen duen taldea lehen dosia hartzen hasi da, tartean honako hauek direla: haur eskola pribatuetako langileak, Haurreskolak Partzuergokoak, Haur Hezkuntzako irakasleak, Hezkuntza Berezikoak eta jantokietako begiraleak.

Eskola-eremuan maskararik gabe ibiltzen diren ikasleekin lan egiten duten profesionalak dira.

Irudi hauek Gasteizen buruturiko txertaketan hartuak dira, otsailaren 26ko arratsaldez.