Goi-errendimenduko txertaketa-guneak itxi egingo dira, euskadiko biztanleriaren % 90ek gutxienez dosi bat jarri ondoren

2021-09-28

Txertaketa-guneetan, Euskadin, txertoen % 63 eman da

Osakidetzak beste neurri batzuk hartu ditu Osakidetzako Lehen Mailako Arretako presentzialtasuna areagotzeko, % 65era iristeko, pandemiaren aurreko datura

Osasuneko Sailburuak maskara erabiltzea eta eskuak garbitzea osasun-zentroetan segurtasuna bermatzeko neurri direla nabarmendu du

 

Goi-errendimenduko txertaketa-guneak asteon itxiko dira, Euskadin jarritako dosien % 63 eman eta Euskadin xede-biztanleriaren % 90ek gutxienez dosi bat jarri ondoren. Hala azaldu du Sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoko ohiko prentsaurrekoan. Agerraldi horretan bertan, Sailburuak azaldu du, egoera epidemiologikoa hobetu dela ikusita, Osakidetzak jarraituko duela urratsak ematen Lehen Mailako Arretako presentzialtasuna areagotzeko.

TXERTAKETA-GUNEAK

Pasa den udaberrian goi-errendimenduko txertaketa-guneak abian jarri zirenetik, 2.057.175 dosi eman dira, alegia, Osakidetzak emandako txerto guztien % 63.

 

ESI

TXERKAKETA-GUNEA

JARRITAKO DOSIAK

DONOSTIALDEA

ILLUNBE

428.000

BILBO BASURTO

LA CASILLA

403.340

URIBE

BEC

166.990

EEG

BEC

194.353

BARAKALDO

BEC

149.223

BARRUALDE

LANDAKO

106.683

 

URRETA

93.398

BIDASOA

PILOTALEKUA

97.598

ARABA

LAKUA

368.730

TOLOSA

BEOTIBAR

48.860

TXERTAKETA-GUNEETAKO DOSIAK, GUZTIRA

 

2.057.175

 OSAKIDETZAREN DOSIAK, GUZTIRA

 

 3.274.596

 Txertaketa-gune guztiak itxita egongo dira irailaren 30erako, ostegunerako, beranduenez. Aurrerantzean, txertoa jartzeko hitzordua duten guztiei –dela lehenengo dosia jartzeko dela bigarrena jartzeko– osasun-zentroetan edo tarteko puntuetan emango zaie arreta, dagokien osasun-antolamenduaren arabera. Hitzordua hartzeko unean, dela web-orriaren bidez dela telefono bidez, kokapen berriaren berri emango zaie.

Txertaketa-gune berriak pixkanaka ari dira abian jartzen. Gune berri gehienak ostirala eta astelehena bitartean jarri dira abian. 

Berrantolaketa berri hori egin da, nabarmen jaitsi delako txertatzeko dagoen xede-biztanleria; beraz, Osakidetzaren iritziz, dagoeneko ez dira zabalik izan behar goi-errendimenduko txertaketa-guneak. Horrenbestez, ostegunean itxiko dira, beranduenez. 

 

ARINTZE-NEURRIAK

Osasuneko Sailburuak esan du Euskadin, pandemiari dagokionez, beste une batean gaudela; hori dela eta, Osakidetzak jarraituko du Lehen Mailako Arretako presentzialtasuna areagotzeko urratsak ematen. Une hauetan, presentzialtasun hori % 50 ingurukoa dela esan du, eta helburua, urte-amaierarako, % 65era iristea dela, pandemiaren aurretiko zifrara.

Hala, pixkanaka, honako neurri hauek hartuko dira:

  1. Osasun-zentroek dagoeneko ez dute COVID eta ez-COVID banaketarik izango. Biztanleriari ohiko osasun-zentroan emango zaio arreta.
  2. Pazienteen eta profesionalen segurtasuna babesteko, arnasketa sintomatologia dutenei eta, beraz, COVIDarekin bateragarriak diren sintomak dituztenei ordutegi-tarte zehatzetan emango diegu arreta. Helburua da arreta presentziala izatea eta gainerako pazienteetatik bereizita.
  3. Pandemian jarritako arkitektura-oztopoak kentzen hasiko da, edukiera handitzeko. Proba diagnostikoak egiteko moduluak, manparak, barne-zirkuituak edo itxarongeletako zigiluak kenduko dira, besteak beste.
  4. Pazienteak laguntzailearekin joan ahalko dira.
  5. Web-orriaren bidez aurretiko hitzordua hartzeko sistema berria diseinatuko da, presentzialtasun handiagoa izateko eskaerari modu antolatuan eta seguruan erantzuteko.

Sailburuak esan du neurri batzuk pandemian zehar oso eraginkorrak izan direla eta ez direla ahaztu behar, eta, haien artean, maskararen erabilera edo eskuak garbitzea nabarmendu ditu.