Gobernuak bere sailetako zazpiren egitura berria onetsi du (Gobernu Bilera 2021-1-19)
2021-01-19
Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Eusko Jaurlaritza eratzen duten sail gehienen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duten dekretuak onetsi ditu.
Zehazki, honako sail hauen antolamendu- eta funtzio-esparrua adostu da:
- Lehendakaritza
- Segurtasun Saila
- Lan eta Enplegu Saila
- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
Gaur onetsi diren dekretuak Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretutik datoz; 18/2020 Dekretuak sail bakoitzaren funtzioak eta jarduketa-arloak zehazten ditu.
Egitura-dekretu berriak datorren urtarrilaren 29ko EHAAn argitaratuko dira.