Gipuzkoako AHTko lanen kudeaketa-mandatua luzatzeko oniritzia (Gobernu Bilera 2021-12-21)

fotoconsejo.jpg

2021-12-21

Gobernu Kontseiluak gaur eman du oniritzia, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berrian (AHT), Gipuzkoako Lurralde Historikoan, egikaritzen ari den lanen kudeaketa-mandatua bigarren aldiz luzatu ahal izateko hitzarmena sinatzeko.    

Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko Administrazio Orokorraren eta ADIFen (Trenbide Azpiegituren Administratzaileak) arteko hitzarmena 2006koa da, eta Gipuzkoan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza-lanak zuzenean egikaritzea ahalbidetzen dio Euskadiri. Hitzarmena 2017ko abenduan luzatu zen lehenengo aldiz, eta, besteak beste, jatorrizko hitzarmenean aurreikusi gabe zeuden jarduketa batzuk sartu ahal izan ziren, besteak beste, Ezkioko eta Atotxako (Donostia) geltokiak eraikitzea.   

Gobernu Kontseiluan oniritzia eman zaion bigarren eta behin betiko luzapen hau lau urtez egongo da indarrean, eta une hauetan egikaritzen ari diren jarduketak, zehazki, Ezkioko eta Atotxako geltokiak eta Hernani-Astigarragako zatia, amaitzea ahalbidetuko du. 

Bestalde, hitzarmena sinatu duten administrazioek adostu dute hitzarmena aldatzea eta kanpoan uztea Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiko lanak, une hauetan administrazio-izapidean baitaude. Zati horrek kudeaketa-mandatu berezi bat izango du.