'Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak' ikerketa

Argitalpen-data: 

Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak

Gazteen Euskal Behatokitik “Gazteak eta pandemia. Adituen begiradak” izeneko ikerketa kaleratzen dugu. Ikerketa honen helburua Covid19aren pandemiak gazteen bizitzari nola eragin dion ezagutzea da. Horretarako, hainbat arlotako espezialistei beren iritzia eskatu diegu, beren jakintza-esparruan pandemiak Euskadiko gazteengan izan duen eragina, bai eta etorkizunerako aurreikusten diren ondorioak, arazoak, erronkak edo aukerak ere ezagutzeko asmoz.

Pertsona horiek beren iritziak eta gogoetak eman dizkigute, guztiak oso interesgarriak eta, aldi berean, elkarren osagarriak, ikuspegi orokorra emateko. Argitalpenak aditu horien testu guztiak biltzen ditu. Gure ustez, pandemiaren eraginaz eta euskal gazteen egungo egoeraz apur bat gehiago hausnartzen lagunduko digu.