Garamendik Itzarriren eginkizuna aldarrikatu du Euskadiko garapen eta suspertze sozioekonomikorako tresna gisa  

2021-05-26

  •  Itzarri Enpleguko BGAEak 2020an 15 milioi euro baino gehiago ordaindu zituen erretiroagatiko prestazioetan
  •  Ondarea 824 milioi eurokoa da eta 109.000 bazkidetik gora ditu. Azken hamarkadan, urteko batez besteko errentagarritasuna %4,54koa da, eta sortu zenetik %3,90ekoa

 

Olatz Garamendi Landa Itzarriko presidenteak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen eginkizuna aldarrikatu du gaur Euskadiren garapen eta suspertze sozioekonomikorako tresna gisa, eta erakunde horrekiko konpromisoa berretsi du “ongizate orokorra eta inbertsioa indartzeko beste elementu bat delako”. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak azpimarratu duenez, Itzarri “gure adinekoen pentsioen etorkizunerako potentzial handiko tresna da, bai eta haien ongizatea sendotzeko ere”.

Gaur Gasteizen egin den Itzarriko Ohiko Batzar Nagusian Garamendik pentsioen sistema osagarriek egungo testuinguru sozioekonomikoan duten eginkizuna azpimarratu du, eta Itzarri bezalako erakundeen zeregina pentsio sistemak osatzea dela adierazi du. “Hor gara beharrezkoak eta gizarteari begira erabilgarriak. Ahalegin horretan Euskadik arlo horretan dituen eskumen eta aukera zabalez baliatu behar gara”, adierazi du asanbladako kideen aurrean.

Garamendik Euskadik gizarte aurreikuspeneko erakundeen arloan duen “posizio ona” azpimarratu eta hori bultzatzearen eta garatzearen alde egin du. Itzarri “adinekoen pentsioetarako potentzial handiko tresna” dela azpimarratu du. Adierazpen hauek Itzarriren Ohiko Batzar Nagusian egin ditu, erakundeak 2020. urteko kudeaketa balantzea aurkeztu eta onartzeko baliatu duena.

2020 pandemiak baldintzatutako urtea izan zen eta, halere, urteko errentagarritasun positiboarekin ixtea lortu zuen (+%1,41 T.A.E) eta 15,6 milioi euro ordaindu zien bazkideei erretiro-pentsioen osagarri gisa. Era berean, duela 16 urte erakundea sortu zenetik ekitaldia 823,6 milioi euroko ondarearekin amaitu zen, eta gizarte aurreikuspeneko euskal erakundeari lotutako bazkideen inoizko kopururik handiena lortu du, 109.369 hain zuzen.

Prestazioei dagokienez, Itzarri-k orotara 18,2 milioi euro ordaindu zituen: erretiroagatik, 15,6 milioi euro; ezintasunagatik, 1,6 milioi euro; heriotzagatik, 878.238 euro; eta iraupen luzeko langabeziagatik, 124.714 euro.

Itzarrik, 2020ko abenduaren 31n aurreko urtean baino 3.794 bazkide gehiago zituen, Euskadiko Administrazio Orokor eta Instituzionalari zegozkionak. Era berean, 72 milioi euroko hazkundea izan zuen ondarean eta joan den ikasturtearen amaieran 824 milioi euro kudeatu zituen.

Azken 10 urteetan, urteko batez besteko errentagarritasuna %4,54koa izan da eta jaio zeneko 2005eko apiriletik %3,90ekoa. Honenbestez, garai hartan Itzarri-n 1.000 euroko ekarpena egin zuen bazkideak 1.824 euro zituen 2020ko abenduaren 31n.

 

Bilakaera historikoa

 

2005/04/19

2020/12/31

Bazkide kopurua

68.244

109.369

Ondarea €

10.166.198 €

823.626.912 €

Likidazio balioa

10,0000

18,2361

  

 

Itzarri Enpleguko BGAE ondarearen errentagarritasunak

 

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

-      -%3,26

%11,18

%11,90

%6,92

%4,15

%4,82

%4,43

-%2,03

%7,03

%1,41

 

INBERTSIOA EUSKADIN

 

Itzarrik erreferentziazko eta nabarmentzeko moduko posizioa du Euskadin inbertsio ahalegin handiena egin duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde gisa. 127 milioi eurora iritsi da, ondare osoaren %15,42.

  

TALDEKA

GUZTIRA

% ONDAREA

EUSKO JAURLARITZA

53.788.767

%6,53

KUTXABANK

13.464.093

%1,63

CIE AUTOMOTIVE

8.809.894

%1,07

BBVA

6.193.162

%0,75

IBERDROLA

5.696.849

%0,69

TUBACEX

5.480.000

%0,67

GLOBAL DOMINION ACCESS SA

4.592.625

%0,56

GESTAMP

3.606.120

%0,44

EUSKATEL

3.582.041

%0,43

ORMAZABAL

2.694.478

%0,33

VIDRALA

2.327.013

%0,28

CAF

2.297.597

%0,28

 

 

 

MASMOVIL IBERCOM

2.099.076

%0,25

TEKNIA

2.018.812

%0,25

SIDENOR

1.899.363

%0,23

LABORAL KUTXA

1.877.495

%0,23

ARTECHE

1.697.644

%0,21

ELECNOR

999.587

%0,12

FUNDICIONES ESTANDA

868.115

%0,11

NBI BEARINGS EUROPE, S.A.

764.888

%0,09

NEINOR HOMES

599.500

%0,07

TUBOS REUNIDOS

550.800

%0,07

ABE CAPITAL PARTNERS

497.040

%0,06

BEGAS MOTOR

333.901

%0,04

FAES FARMA

203.574

%0,02

FUTBOLTEK, S.L.

75.000

%0,01

GUZTIRA INBERTSIOA EUSKADIN

127.017.435

%15,42

 

Bestalde, Itzarri Enpleguko BGAEak %0,44an mantendu ditu bere administrazio gastuak ondarearen gainean (sektoreko apal eta doituenetako).