GAPPA euskaraz

Argitalpen-data: 

Irudia - GAPPA euskaraz

Pertsona aktiboagoak mundu osasuntsuago baterako. Hori da OMEren 2018-2030 jarduera fisikoari buruzko ekintza plan globalak hartu duen izena euskaraz. Izan ere, Mugiment egitasmotik jarduera fisikoaren sustapenean ari diren profesional eta ordezkari politikoentzako hain garrantzitsua den dokumentu hau euskaraz argitaratu berri dugu.

Dokumentu hau eta zuen interesekoak izan daitezkeen beste hainbat, Mugiment egitasmoko webgunean dituzue eskuragarri baliabideen atal berrian.

Datozen asteotan beste bi dokumentu aipagarriren itzulpenak ere aurkeztuko ditugu. ISPAHren jarduera fisikorako onuragarriak diren zortzi inbertsio eta OMEren jarduera fisikoaren eta jarrera sedentarioen inguruko gidalerro berriak.

Osasunaren Mundu Erakundeari eskerrak eman nahi dizkiogu itzulpen hau egin ahal izateko eman dizkigun erraztasunengatik eta eskainitako laguntzagatik.