Euskotrenek eta ACTk emakumezkoen traineru ligarako babesa beste lau urtez luzatzea adostu dute

Liga_Euskotren.jpg

2021-07-27

  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko enpresa publikoak emakumezkoen lehiaketa babesten du 2009an sortu zenetik

 

Euskotrenek ACTrekin zuen babesa berritu du datozen lau urteetarako. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoak emakumezkoen traineru ligaren aldeko apustua egin du, eta txapelketa horrek Euskotren Liga izena izaten jarraituko du gutxienez 2024ra arte. Akordioa ostegun honetan sinatu dute Iñaki Arriola sailburuak eta Borja Rodrigo Traineru Kluben Elkarteko (ACT) lehendakariak.

Euskotrenek bere izena daraman emakumezkoen ligaren babesle ofiziala izaten jarraituko duela bermatzen du sinadurak. Lehiaketa hori garraio-enpresa publikoak bultzatu du 2009. urtean sortu zenetik, eta etengabe aurrera egiten ari da.

Hori dela eta, sailburuak azpimarratu du "benetako harrotasuna dela Euskotrenen izena ematea, egunerokotasunean emakumeak bizitzako esparru guztietan, kirolean eta garraio sektorean gero eta gehiago direla erakusten duen ligari". Arriolak eskerrak eman dizkio ACTri garraio-enpresa publikoak lehiaketan parte hartzeko eman dion aukeragatik, eta arraun-denboraldi hau osatzen duten 14 estropadak —Play Off-eko bi estropadak barne— jarraitzera animatu ditu herritarrak.  

Bestalde, Borja Rodrigok azpimarratu duenez, "oso egun garrantzitsua da ACTrentzat, akordio honi esker, Euskotrenek izena ematen dion gure emakumezkoen ligak aurrera egitea bermatzea lortu baitugu".

Gainera, etorkizunari begira akordioak duen garrantzia azpimarratu du Rodrigok: “akordio honi esker, 4 urte gehiagoz, beharrezkoa den egonkortasuna eman diezaiokegu ACTrentzat estrategikoa den lehiaketa bati; izan ere, duela 13 urte Euskotren Liga sortu eta abiaraztea erabaki genuenean egin genuen bezala, emakumeen arraunarekiko konpromisoa funtsezkoa da Elkartearentzat eta bere bazkideentzat. Horregatik, oso pozik eta eskertuta gaude Euskotren bidelagun izateagatik emakumezkoen arraunaren lehen maila sortu zenetik, eta garai hartan gu babesteko hartutako erabakia azpimarratzeaz gain, 13 urte geroago ere modu berean babesten jarraitzen duela ere nabarmendu nahi dugu, pertsonak konektatuz eta balioak konektatuz ".

Joan den asteburuan X. Euskotren Bandera irabazi zuen Donostiarrak Lekeitioko uretan. Asteburu honetan aurtengo liga parekatua aurrera egingo du, erlojupekoa izango da Bilboko uretan eta estropada Santurtzin. Euskotren 2021 Liga abuztuaren 14an eta 15ean bukatuko da Zarautzen.