Eusko Jaurlaritzak saria jaso du itzulirekin adimen artifizialean egindako lanagatik

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritza adimen artifizialean egiten ari den lana aintzat hartu du teknologia digitaleko industriaren Espainiako patronalak (Ametic) gaur Madrilen egin den sektorearen goi-bileran. Espainiako enpresa eta eragile garrantzitsuenen aurrean Itzuli Itzultzaile neuronala saritu dute, Jaurlaritzak arlo honetan egindako lanaren adibide gisa. Proiektu honek esparru desberdinetan izan duen ibilbidea, inpaktua eta erabilgarritasuna izan dira sariaren giltzarri.

Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzak sustatuta, duela urte t’erdi abiarazi zen Itzuli eta tarte honetan itzulpen automatikoak egiteko kalitate handiko tresna ezaguna eta oso erabilia bihurtu da. Proiektu gaztea izan arren, ibilbide oparoa izan du. Milaka erabiltzaile ditu egunero eta milioika kontsulta izan ditu. Etengabeko garapena izan du aplikatibo berriekin eta erreferentzia bihurtu da hainbat arlotan: hezkuntzan, osasunean, zerbitzuetan, finantza industrian… Egunero 200.000tik gora itzulpen egiten ditu, EAEn bi milioi eskas lagun bizi bagara ere.

TEKGUNEAK zorionak eman nahi dizkie IKTei eta EJIEri proiektu berezi honengatik.

Informazio gehiago