Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio uraren Kanonaren erregelamendu berria onartzen duen dekretuari (Gobernu Bilera 2021-11-2)

fotoconsejo.jpg

2021-11-02

Gobernu Kontseiluak, gaur, asteartea, egin duen bileran, oniritsia eman dio Uraren Kanonaren Erregelamendu berria onartzeko dekretuari. Erregelamendu horrek azaroaren 4ko 181/2008 Dekretua ordezten du, 2019an eta 2021ean Uren Legean egindako aldaketak eta Kanonaren erregulazioa egokitu eta garatzeko.

Uraren kanonaren karga-tasa pixkanaka aplikatuko da, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean araudi berria. Ildo horretan, subjektu pasiboengan eragin ekonomikoa modu mailakatuan egin dadin, aurreikusitako karga-tasa (0,030 euro metro kubiko bakoitzeko) 2024ko ekitalditik aurrera aplikatuko da, eta 0,020 euroko tasa aplikatuko da metro kubiko bakoitzeko 2022an, eta 0,025 eurokoa metro kubiko bakoitzeko 2023an.

Uraren Legean egindako aldaketek Uraren Kanonaren erregulazioaren erreforma garrantzitsua osatzen dute, zerga-bilketaren kudeaketa eta zerga-betebeharren betetzea sinplifikatzera eta erraztera bideratua, ingurumenaren nortasun-ezaugarriak indartuz eta, aldi berean, zerga-oinarria uraren beste kontsumo-erabilera batzuetara zabalduz, ekitatearen eta kudeaketa eraginkorraren printzipioak errespetatuz.

Uraren Kanona zeharkako tributu ekologikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko berezko zergatzat hartzen da. Zerga honen helburua, beste neurri eta jarduera batzuekin batera, denboran zehar ingurumenaren jasangarritasuna denboran zehar bermatzea da, jokabideen aldaketa sustatuz eta uraren erabileran jokabide desiragarriak eta eraginkorrak bultzatuz.

Zerga honen helburua da ur-ingurunea babestea, zaharberritzea eta hobetzea, administrazio eskudunekin lankidetzan aritzea hornidura- eta saneamendu-zerbitzu eraginkorrak lortzeko, eta lurraldeen arteko elkartasuna lortzea.