Eusko Jaurlaritzak On egin bonuak aurkeztu ditu, kalitatezko eta jatorrizko markadun produktuak suspertzeko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

30.000 bonu kaleratuko dira. Nekazaritzako elikagaietan eta arrantzako produktuetan egiten den 100 euroko erosketa bakoitzeko, 50 euroko bonua oparituko da Euskadiko ostatuetan egonaldia sustatzeko
Hauek dira kanpainari lotutako produktuak: Arabako, Bizkaiko eta Getariako txakolina, Arabako Errioxako ardoa, Arabako Errioxako Cava ardoa, Idiazabal gazta, Euskal Sagardoa, Basque Beer, Euskadiko Ekoizpen Ekologikoa eta Eusko Labela
Kanpaina bi fasetan garatuko da. Apirilaren 19an produktua erosteko epea irekiko da, ekoizpen ehunari eta txikizkako merkataritzari zuzeneko onura eraginda, eta ekainetik aurrera ostatu bonuak kontsumitu ahal izango dira, eta horrek Euskadiko kontsumoaren bigarren susperraldia ekarriko du.