Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2021eko laguntza-plana aurkeztu die Arabako enpresei

Enpresei_Laguntzeko_Planaren_aurkezpen_saioa20210602_7349.jpg

2021-06-03

  • Informazio-jardunaldia Arabako Ganberan egin da eta, bertan, enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu dituzte
  • 2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, eta 433 milioi euroko aurrekontua du
  • Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko duen lehentasunezko helburua gauzatzen lagunduko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Arabako enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2021eko laguntza-plana. Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia Arabako Ganberan egin da, eta 60 enpresa baino gehiagok parte hartu dute, gehienek, streaming-en bidez.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik, SPRI taldeko Empresa Sustapen zuzendari Aitor Cobanerak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Mikel Amundarainek, Leyre Madariaga Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Javier Plasenciak bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten.

2021eko enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu —433 milioi euroko aurrekontuarekin—, kalitatezko enplegua sortuz ekonomia suspertzeko helburuarekin eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko garapen jasangarria ere kontuan hartuz. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratuko da, baina, besteak beste, nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak ere emango dira.

Informazio gehiago: katalogo digitala

Atxikitako argazkian, esker eskubi:

  • Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
  • Mikel Amundarain, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
  • Gregorio Rojo, Arabako Ganberako presidentea
  • Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria
  • Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia
  • Eduardo Mozo de Rosales, Arabako Ganberako idazkari nagusia - zuzendaria 
  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
  • Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria