Eusko jaurlaritzak eustaten bi lankidetza-hitzarmen berritzea formalizatu du INErekin eta merkataritzako erregistratzaileekin, datuak eskuratzeko (Gobernu Bilera 2021-6-29)2021

fotoconsejo.jpg

2021-06-29

Astearte honetako Gobernu Kontseiluak, EJren baimenarekin, Eustaten bi lankidetza-hitzarmen berritu ditu, bere estatistika-eragiketak erraztuko dituzten datuak eskuratzeko. Adostu da hitzarmena sinatzea, alde batetik, INErekin eta, bestetik, Euskadiko merkataritza-erregistratzaileekin eta Espainiako Jabetza- eta Merkataritza-erregistratzaileen Elkargoarekin. Bi hitzarmenak legeak aginduta berritzen dira. 

Lehenengoa proposatzen da Estatistikako Institutu Nazionaleko Biztanleen Udal Erroldatik datorren informazioa Eustati lagatzeko eta, horrela, prospekzioen garapena errazteko. 

Bestalde, eta informazio sektoriala eskuratzeko helburu berarekin, erregistratzaileekiko hitzarmenak Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-erregistroetan gordailututako erregistro-inskripzioen eta urteko kontuen estatistika-aprobetxamendua bilatzen du. 

Bi kasuetan sekretu estatistikoaren bermea jasotzen da, Eustat arduratzen baita informazioa banakako datuen babesa erabat bermatuta erabiltzeaz.