Eusko Jaurlaritzak Euskadiko kontratazio publikoaren plataforman ordezkapen saiakerak antzeman ditu

2021.eko urtarrilak 11

 

EUSKO JAURLARITZAK EUSKADIKO KONTRATAZIO PUBLIKOAREN PLATAFORMAN ORDEZKAPEN SAIAKERAK ANTZEMAN DITU


Eusko Jaurlaritzak Kontratazio Publikoa Euskadin plataformaren erabiltzaile diren botere esleitzaileen nortasuna ordezkatzeko saiakerak antzeman ditu, eta ahalik eta arreta handiena eskatzen die esleipendun gisa proposatutako lizitatzaileei.

Iruzurgileen jokabidea berbera da beti: Lizitazioaren esleipendun izango denaren nortasuna argitaratu ondoren, mezu elektroniko bat bidaltzen dute Kontratazio Publikoa Euskadin plataformatik, esleipendun izango den lizitazioari dagokion behin betiko fidantza eratzeko eskatzeko. Horretarako, atzerrian dagoen banku-erakunde baten kontu-zenbaki bat ematen dute beti.

Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak hau gomendatzen du:

1-Ez fidatu komunikazio-kanal ezohikoetatik jasotako komunikazio guztiez.
2-Egiaztatu mezu elektronikoak zein domeinutatik jasotzen diren, eta horiek bat datozela lizitatzeko erabili diren botere esleitzaileenekin.
3-Dokumentu elektronikoak jasoz gero (.pdf formatua), egiaztatu sinadurak dokumentuan bertan.
4-Ez aurkeztu bermerik banku-transferentzia bidez, hori baita iruzurgileek iruzurra egiteko duten modua.

Horrelako jardueraren bat ezagutzen baduzu, horren berri eman behar diozu KPE-CPE plataforma honi (posta-helbidea: kontratazioa@euskadi.eus), pertsegitzeko.

Eusko Jaurlaritzak salaketa jarri du dagoeneko.

 

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 11