Eusko Jaurlaritzak Covid 19-ren aurkako prebentzio-neurriak betetzeko deia egiten du

2021-04-23

COVID 19ren transmisioa saihesteko prebentzio-neurriak eta indarrean dagoen araudia zorrotz betetzeko deia egiten dio biztanleriari Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

Euskadiko egoera epidemiologikoak oso balio altuak ditu azken egunetan, BIZIBERRI III planean adierazitako parametroetan. Gaur egun, 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa 540,03 kasutakoa da 100.000 biztanleko, eta azken 7 egunetan ospitaleratutakoen batez bestekoa aurreko tentsio-uneetan izandakoa baino handiagoa da.

Sarean egiten duen lanari esker, Osakidetzak egitura sendoa du, eta horrek aukera ematen dio egungo ospitale-okupazioari aurre egiteko, baina Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarrei eskatzen die COVID 19ren transmisioa sahiesteko neurriak betetzeko. Hau da:

- Musukoa behar bezala erabiltzea jarduera guztietan.

- Elkarrekin bizi ez diren pertsonekiko distantzia soziala mantentzea.

- Barruko espazioak etengabe aireztatzea.

- Eskuak maiz garbitzea eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea.

Gainera, ezinbestekoa da indarrean dauden arau murriztaileak errespetatzea, gure lurraldean COVIDen eragina areagotzea saihesteko.

 

Atzo, 10.907 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 978 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 117 Araban, 425 Bizkaian, 431 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 114 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 173 pertsona ZIUn daude.

 

Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/23_abril_2021_Boletin.pdf

 

Txertaketako buletina:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_vac_datos/es_def/adjuntos/20210423-Txertoak-Vacunas.pdf

 

Gasteizen, 2021eko apirilaren 23