Eusko Jaurlaritzak bat egin du emakumeen aurkako erasoak salatzeko antolatu diren gaitzespen-ekintzekin

2021-08-31

Eusko Jaurlaritzaren bileraren ostean, Iñigo Urkullu Lehendakaria komunikabideen aurrean agertu da, ikasturte politikoko lehen Gobernu Kontseiluan jorratutako gaien berri emateko.


Hitzaldiaren hasieran, Lehendakariak erabateko gaitzespena adierazi du azken aste hauetan sortutako istilu guztiengatik eta Gobernu Kontseiluak asteburuan Plentzian eraso bortitz bat jasan zuen neska gaztea bereziki gogoratu dutela esan du.

Koronabirusari dagokionez, Lehendakariak azpimarratu du lehentasuna duela aurrez aurreko hezkuntza ikasturtearen hasieran bermatzeak; izan ere, "Argi dago aurrez aurreko ikasturteko normaltasunak eragin oso positiboa duela familian, lanean eta gizartean ere". Horretaz gain, esan du jarraibide osoa duen txertaketa-estaldura % 85era zabaltzea dela datozen asteetako helburu nagusietako bat.

Egungo egoera aurreko urtekoa baino hobea dela onartu badu ere, Lehendakariak prebentzioaren arloan tentsio sozialari eusteko beharra azpimarratu du: maskara, distantzia, pilaketak saihestea, barneko espazioak aireztatzea eta txertaketa.

Halaber, gaur goizean Euskadiko egoera ekonomikoaren inguruan partekatutako ikuspegiaren berri eman du Urkulluk. Aitortu duenez, lehen seihilekoko datuak itxaropentsuak dira, eta Euskadi normaltasunera hurbiltzen ari da, ekonomiari dagokionez. Hala, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenek aurten % 6,7ko hazkunde metatua aurreikusten dutela eta datorren urtean % 5,7koa. 2022an pandemian galdutako BPG guztia behin betiko berreskuratuko dela ziurtatu du Lehendakariak.

Gainera, Lehendakariak azaldu duenez, paraleloan ari dira lanean datorren hamarkadan euskal ekonomiaren eraldaketa-faseari aurre egiteko. "Ekonomia- eta aurrekontu-gidalerroak; berpiztu suspertzeko programa edo Europako Funtsetarako Euskadi Next proiektuak" eraldaketa berdea, digitala eta soziala "lantzeko oinarriak dira.

Otros asistentes: