Eusko Jaurlaritzak baimena eman du IVAPek Osakidetza, Hezkuntza, EHU/UPV eta Arkauteko Akademiako langile publikoak prestatzeko dituen hitzarmenak berritzeko (Gobernu Bilera 2021-6-15)

fotoconsejo.jpg

2021-06-15

  • Hitzarmenek, guztira, milioi bat euro baino gehiago biltzen dituzte prestakuntza plan eta programetarako

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio gaur Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP)  lau hitzarmen berritzeari, Osakidetzako, Hezkuntza Saileko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) langile publikoak prestatzeko. 2020ko eta 2021eko ekitaldietan egindako planen eta programen finantzaketa arautzen dute hitzarmenek, enplegurako prestakuntzaren esparruan. Guztira, milioi batetik gora euro bildu dituzte lau hitzarmenek.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta IVAPen arteko hitzarmena sail honek 2020ko ekitaldian bere irakasleentzat egindako plan edo programei buruzkoa da. Zuzkidura 441.957 eurokoa izango da gehienez.

Era berean, EHU/UPVren eta IVAPen arteko hitzarmenak 37.890 euroko gehieneko zenbatekoa izango du, eta 2021eko ekitaldian unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileak prestatzeko edo programetara bideratuko dira

Bestalde, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta IVAPen arteko prestakuntza hitzarmena langile sanitarioen eta ez-sanitarioen prestakuntza programetara dago zuzenduta eta 452.061 eurokoa izango da gehienez 2021eko ekitaldian.

Azkenik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin egindako prestakuntza hitzarmenaren xedea da 2021eko ekitaldian Arkauten egindako enplegu programen finantzaketa arautzea, gehienez ere 193.661 eurokoa.