Eusko Jaurlaritzak 450.000 euro gehiago bideratu ditu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen babesera (Gobernu Bilera 2021-11-16)

fotoconsejo.jpg

2021-11-16

Gobernu Kontseiluak, gaur, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak proposatuta, kreditua handitzea onartu du, 450.000 euroan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen babes-neurrietara bideratzeko. Handitze hori egin da, dagoeneko aplikatu delako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei baliabide ekonomikoak ematea bide ematen duten laguntzak emateko erreserbatutako kredituaren % 91,15.

Ekitaldi honetan, laguntza horien bidez erasotzailearengandik bizitza independenteari aurre egin ahal izateko nahikoa diru-sarrera ez zuten 250 emakume biktima gizartean integratzeko bide eman da. Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoen kudeaketak eskatzaileei arreta emateko gizarte-langileentzako koordinazioa eta aholkularitza dakartza berarekin, emakumeei erasotzailearengandik independizatu eta haien egoera egonkortu ahal izateko gutxieneko baliabide batzuk emateko.

2018tik, Eusko Jaurlaritzak 4'5 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Euskadin genero-indarkeriaren biktima diren emakume biktimei laguntza emateko neurri horietara.  2018an, 171 eskatzailek jaso zituzten laguntzak; 2019an, 193k; 2020an, 236k; eta 2021eko urtarriletik urrira, 205ek. 

2021eko datozen hiletako gastuetarako kalkulua egin ondoren, eta 2018ko eta 2019ko eskabideen aurkezpenen joeran oinarrituta –2020a ezohiko urtea izan zen, pandemiaren ondorioz–, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak kakulatzen du beste ehun bat eskabide gehiago egongo direla onartzeko, eta, haiei erantzuteko, aurrekontua 450.000 euro inguru handitu beharko dela.