Eusko Jaurlaritzak 14 milioi euro bideratu ditu covid-19aren ondorioen eraginpean dauden enpresentzako Bilakatu eta Bateratu pro

Argitalpen-data: 

Lanbide.

COVID-19aren pandemiaren ondorioen eraginpean dauden enpresentzako bi laguntza-programen deialdiak argitaratu dira, gaur, EHAAn, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak sustatuta. Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurrien artean, Bilakatu covid-19 eta Bateratu covid-19 laguntzak diseinatu ditu, enpresei osasun-arloko larrialdi-egoerak eragindako krisialdia gainditzeko ahaleginean laguntzeko.