EuskalHiria Kongresua 2021 Vitoria-Gasteizen egingo da, azaroaren 29 eta 30ean.

Argitalpen-data: 

 

HIRIETAN ESKU-HARTZEA, LURRALDE OSASUNTSUA LORTZEKO TRESNA GISA

Vitoria-Gasteiz, azaroak 29-30
 
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Giza Kokaguneetarako Nazio Batuen Programaren (NBE-Habitat) laguntzarekin, antolatzen du 2021eko EuskalHiria Kongresua, HIRIETAN ESKU-HARTZEA LURRALDE OSASUNTSUA LORTZEKO TRESNA GISA lelopean. Ekitaldia 2021eko azaroaren 29an eta 30ean izango da, Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian (Gasteiz hiribidea, 85).
 
Bi egunez, Euskadiko eta beste testuinguru nazional eta global batzuetako profesionalak eta adituak bilduko dira, gaur egun lurraldeek eta hiriek dituzten erronka eta aukerei buruzko esperientziak trukatzeko. XX. edizio honetan, Kongresuak aztertuko ditu lurraldean eta jendea bizi den inguruneetan esku hartzeak dituen beharrak eta ahalmenak susperraldi sozioekonomiko berdea lortzeko.
 
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen lehen helburua lurrralde-jarrangarritasuna da, eta, helburu hori lortzeko, funtsezkoa da lurraldearen eta hiriaren erabilera jasangarria bermatzea, eskuragarri dauden baliabideak etorkizuneko belaunaldientzat arriskuan jarri gabe, eta, gainera, klima-aldaketaren, jasangarritasun energetikoaren, mugikortasunaren, osasunaren eta irisgarritasunaren erronkei aurre egin behar zaie. Lurzorua Lurralde-jasangarritasunaren elementu nagusia da, eta, beraz, funtsezkoa da eraikitako parkea birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen aldeko apustu irmoa egitea.
 
Hiriek eta haiek dauden lurraldeek, gaur egun dituzten erronka globalak eta lokalak gorabehera, hiriguneak aukera-lekuak dira, non nahiak gauzatzen direna; hala, hiriek balioa sortzen eta eusten dute. Dagoeneko finkatuta dauden hiri-inguruneetan aukerak bilatzeko hurbilketa horren ildotik, bi egun horietan hausnartu eta azalduko dira lurralde-plangintzako tresnak garatzera eta hirian esku hartzeko prozesuetara bideratutako hainbat ekimen.
 
Hiri-eraldaketako prozesuen helburua da hiri-eremu hondatu eta behartsuak auzo eta komunitate dinamiko, askotariko eta biziak bihurtzea, haien hobekuntzak hiri osoarekin lotuz. Esku-hartze publiko indartsu baten bidez, ingurugiro-alderdiak integratu nahi dira tokiko baldintza fisiko, sozial eta ekonomiko espezifikoekin batera, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Bultzatu 2050-Euskadiko Hiri Agendak bera inplementatzeko formula baten modura jaso ditu hiri-eraldaketako prozesu horiek, jasangarritasun integrala lortzearen aldeko apustuan.