Euskal Herriko Itzuliaren azken hiru edizioetako kartelak Bilboko Arte Ederren Museoan gordeko dira (Gobernu Bilera 2021-12-28)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko komodatu-kontratuari, Euskal Herriko Itzuliaren azken hiru edizioetako (2019, 2020 eta 2021) kartelak museoarialdi baterako emateko. 

2019az geroztik, aurreko urtean Lan Literarioen Ilustrazio kategoriako Euskadi Literatura Saria irabazi zuen pertsonak diseinatu du Euskal Herriko Itzuliaren kartela. 2019an Yolanda Mosquerak egin zuen txirrindularitza lasterketaren kartela, 2020an Asisko Urmenetak eta 2021 honetan Miren Asiainek. Hiru kartel horiek doan utziko zaizkio Bilboko Arte Ederren Museoari, gorde, zaindu eta kontserba ditzan. Museoak, gainera, XX. mendetik Euskal Herriko Itzuliari dagozkion kartelak erakusten dituen areto bat du. 

Arte Ederren Museoak hiru kartel jasoko ditu, 180 x 129,5 cm-koak koloretan eta digitalki erreproduzituak, 2019., 2020. eta 2021. urteei dagozkienak, baita azken urte honetako pintura originala ere, 40 x 28,5 cm-ko tamaina duena. Obra horiek museoaren funtsetan gordeko dira kontratua indarrean dagoen bitartean, hau da, gutxienez bost urtetan.